364 ikaslek parte hartu dute Ondarroako VIII. Augustin Zubikarai ipuin rallyan
Epaimahaiak hamabi lan saritu ditu. Sari banaketa eguaztenean [urriak 30] egingo da, 18:00etan hasita, Kofradia Zaharrean.
Urriaren 10ean egin zen Ondarroan VIII. Augustin Zubikarai Ipin Rallya. Orain, Ondarroako Udalak jakitera eman du horretan herriko bi ikastetxeetako 364 ikaslek parte hartu zutela eta epaimahaiak guztira hamabi lan saritu aukeratu dituela. Sari banaketa eguaztenean [urriak 30] egingo da, 18:00etan hasita, Kofradia Zaharrean; Literatur Amuak jaialdiaren ekintzetako bat izango da.
Parte hartzea «ikaragarria» izan dela eta pozik daudela esan dute udal ordezkariek. Arantza Atxurra Aranguren Euskara zinegotziak aitortu duenez, «herriko ikasle askok badaukate euskaraz idazteko zaletasuna, eta gure hizkuntzarentzako eta herriaren etorkizunarentzako albiste bikaina da hori».
Ipuin rallya sormena lantzeko ekintza izaten da. Ikasleek bi ordutan ipuin bat idatzi behar izaten dute Ondarroako Udalak emandako esaldi bat nahitaez txertatuz. «Lanak ikasgeletan idazten dituzte, eta txertatu beharreko esaldia zein den idazteko tartea hasi baino zer edo zer lehenago jakiten dute», zehaztu dute udal ordezkariek.
Sariei dagokienez, Lehen Hezkuntzako saridunek 90 euro jasoko dituzte. DBH 1 eta 2koek, ostera, 120 eskuratuko dituzte, eta DBH 3 eta 4koek 140 euro. «Lan bakoitzak sari bat jasoko du, nahiz eta ipuina bi kideren artean sortu».
LH 5 eta LH 6
- Laia Retolaza eta Irati Aranburu. Bizitzaren momentu zoragarriak.
- Izaro Oñederra Zenarrutzabeitia. Dimentsio arraroak.
- Jare Bedialauneta eta Enara Horta. Hawaiko bidaia.
- Nerea Laka Belaustegi. Ikutu eta bidaiatu.
- Nahia Rojas Urbieta. Irene bakarrik munduan.
DBH 1 eta DBH 2
- Xabier Urteaga Zendoia. Banketxeko lapurreta.
- Eneritz Urrosolo eta Aiora Diez. Lau hormen artean.
- Maddi Badiola Leon. Pirata txikiak.
DBH 3 eta DBH 4
- Jon Martinez de Azagra Martinez de Luco. 40 urteko gizon baten abentura.
- Izaro Arizaga eta Ane Gomez. 101. logela.
- Laia Landaribar Urrosolo eta Enara Aranbarri Lersundi. Ahaztua.
- Haizea Elu Etxebarria eta Enara Bilbao Etxebarria. Kate hotsak gela ilunean.