Ariman Gaba ospatuko dute bigarrenez Ondarroan
Antolatzaileek herritarrak "inork ez ezagutzeko moduan" mozorrotzera gonbidatu dituzte. KamiƱazpiko biribilgunearen azpian ipini dute hitzordua, 20:00etan.
Sasoi bateko euskal ohitura paganoari jarraipena emango diote aurtengoan ere Ondarroan. Zubi Zahar Herri Ikastolak eta Zaldupe ikastetxeak elkarlanean antolatuta, Ariman Gaba ospatuko dute bigarrenez eguenean [urriak 31].
Herritarrak “inork ez ezagutzeko moduan” mozorrotzera gonbidatu dituzte bi ikastetxeek. “Horretarako ez da behar mozorrorik. Etxeko arropa zaharrekin ere nahikoa da. KamiƱazpiko biribigunearen azpian, pasealekuaren parean, 20:00etan ipini dute hitzordua.
Ohiturak dioen modura, ospakizuna ilunetan egingo dute, eta horrexegatik Zaldupeko zubitik Ibaiondora arteko kaleko argi guztiak itzaliko dituzte ordubetez; 20:00etatik 21:00etara. Jaia hasi dela iragartzeko turruna joko dute, baita amaitzeko ere. Batzen diren taldeak santa eskean joango dira atean kandela ipinita duten etxeetara. Etxerik etxe gozokiak eta opariak jasoko dituzte “xanduli manduli kikirriki… zeoze emon guri!” esanaz.