Gabon Saria zesta-punta txapelketa jokatzen hasi dira Markina-Xemeinen
Barikuetan jokatuko dute txapelketa pilotariek, hiru kategoriatan banatuta. Urtarrilaren 3an jokatuko dira finalak.
Gaztetxoen mailako Gabon Saria zesta-punta txapelketa antolatu du Markina-Xemeingo Zesta-punta Eskolak. Barikuetan jokatuko dute txapelketa pilotariek, hiru kategoriatan banatuta. Urrian hasi dute norgehiagoka, eta urtarrilaren 3an jokatuko dira finalak.
Urrian jardunaldi bi eduki dituzte, eta azaroan eta abenduan ere bi egunetan egongo dira txapelketako partiduak. Azaroaren 22an eta 29an eta abenduaren 13an eta 20an, hain zuzen. Santi Olabe Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolako arduradunak azaldu duenez, kinieletara neurtuko dituzte indarrak puntista gazteek. “15 tantotara jokatuko dituzte kinielak”.
Bost bikote ari dira lehen mailako norgehiagokan parte hartzen, sei bigarren mailan eta zazpi bikote hirugarren mailan. “Denek denen kontra jokatuko dute maila bakoitzean, eta tanto gehien egiten dituzten maila bakoitzeko hiru aurrelariak eta hiru atzelariak jokatuko dute urtarrilaren 3ko finala”.
Txapelketan parte hartzen ari diren bikoteak hauek dira:
1.maila.
- Gillen Pagaldai/ Maddi Bereziartua
- Pello Ezpeleta/Joseba Elosegi
- Ivan Urriolabeitia/Oier Gardoki
- Jokin Maguregi/Arai Lejardi
- Erika Mugartegi/Oinatz Garitagoitia
2.maila
- Txanton Maguregi/Unax Guerrero
- Burne Robles/Iker Egia
- Markel Erkiaga/Julen Onaindia
- Elena Basterretxea/Kirmen Etxaburu
- Unai Ansola/Peru Landaluze
- Unax Arrizabalaga/Jon Elortegi
3. maila
- Manex Kareaga/Igotz Ormaetxea
- Estebe Urizarbarrena/Julen Erkiaga
- Amaia Aldalur/Peio Idoeta
- Txomin Landaluze/Miren Idoeta
- Txomin Mallagarai/Ur Larrinaga
- Laia Zabala/Uzuri Etxaburu
- Lur Lejardi/ Ander Ulibarri