Elkartasun denda zabaldu dute Markina-Xemeinen
Markina-Xemeingo Mundu Zabal elkartekoek prestatutako denda zabalik egongo da abenduaren 31ra arte.
Azken urteetan egin modura, Elkartasun Denda zabaldu du Markina-Xemeingo Mundu Zabal elkarteak Karmeldarren erakusketa aretoan. Denda abenduaren 31ra bitartean egongo da zabalik, eta arropa eta tresna berriez gainera, bigarren eskukoak ere edukiko dituzte bertan.
Elkarteak 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara zabalduko du denda domeketan eta jai egunetan ezik, eta horretarako, boluntarioen laguntza behar dutela azaldu dute. Horrela, dendan saltzaile modura laguntzeko prest dagoenak 94- 616 62 93 telefono zenbakira deitu behar du.
Krisi garaietan ere, gehien behar dutenen ondoan jarraitzeko konpromisoa agertu dute Mundu Zabal elkartekoek, eta beraz, ohi modura, dendatik lortzen duen dirua Mozambiquen eta Kolonbian aurrera eramaten dituzten garapen proiektuei laguntzera bideratuko dute. “Eskerrak eman nahi diegu era batera edo bestera parte hartzen duzuen guztioi, eta bereziki Karmeldarrei, beste behin ere euren lokala utzi digutelako”, adierazi dute.