Euskal Zine Bileraren ekoizpen taldean parte hartzeko aukera zabaldu dute
18 urtetiko gorako herritarrek parte hartu ahal dute taldean. Izena emateko epea azaroaren 8an amaituko da.
Beste behin ere Euskal Zine Bileraren ekoizpen taldean parte hartzeko aukera zabaldu dute antolatzaileek. Taldean izena ematen dutenek azaroaren 23tik 30era Lekeition ospatuko den jaialdian koordinazio lanak egingo dute. 18 urtetik gorako herritarrek izena eman ahal dute, eta izena emateko epea azaroaren 7an amaituko da; Internetez izena eman behar da.
Zehaztu dutenez, ondoko zereginak egingo dituzte ekoizpen taldeko kideek: gonbidatutako zinegileei laguntza eman, zinema aretoen prestaketa, parte hartzaileen eta publikoaren kudeaketa, emanaldietan lagundu eta Zine Bilerari buruzko informazioa eman.
“Ekoizpen taldean parte hartzea aukera paregabea da jendea ezagutzeko, gaur eguneko ikus-entzunezko sorkuntzaren munduan barneratzeko eta esperientzia profesionala hurbiletik bizitzeko”, zehaztu dute Euskal Zine Bileraren antolatzaileek.