Hericoast proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldiak egin dituzte Lekeition
Silken Uribarren hotelean batu ziren atzo proiektuaren arduradunak. Proiektu europarrak lau urtez egindako ikerketaren berri eman zuten.
Lea-Artibaiko kostako natur eta kultura ondarea babesteko eta ustiatzeko politiken artean oreka lortu eta horien jasangarritasuna bermatzeko hiru ekintza aurkeztu zituzten atzo, Lekeitioko Silken Uribarren hotelean.
Jardunaldian proiektuko parte hartzaileak eta erakundeetako ordezkariak batu ziren. Gaur Pasaian egingo dute azken jardunaldia. Jakinarazi dutenez, datozen egunetan argitaratuko dituzte lau urteko iraupena izan duen proiektuaren emaitzak.