Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Ondarroako baxurako saregileak, desagertzeko bidean

Ondarroako saregileek penaz diote euren ofizioa azkenak ematen ari dela herrian. Ondarroan, bost saregile geratzen dira, eta Bizkai osoan ere egoera ez da hobea. Eraikitzen ari diren lonja berandu datorrela esan dute

Ondarroako saregileak portuan Ondarroako saregileak, portuan
Lore Bengoetxea
Lekeitio,Ondarroa
2019/11/07
Ezagutu izan dituzte Ondarroan baxurako 60tak txalupa zeuden garaiak; lau bat koadrilatan, hamarna saregile bueltan batzen zirenekoak txalupek apurtutako traina konpontzeko. Garai haiek joan dira. Emakume mordo hartatik bost train konpontzaile baino ez dira geratzen; denak koadrila bakarrean. Eta haiekin batera desagertuko da ofizioa Ondarroan, lekukoa hartuko duenik ez dagoelako.

Etxeko txalupetan edo “haziendan” hasi ziren lanean aktibo dauden saregile gehienak. “Neskatillak” modura ezagutzen direnak ere bazeuden; txaluparik eduki ez arren, besteak modura txaluparako lan egiten zutenak eta sareak konpontzen zituztenak. Haziendaduna izan ala ez, denek ikasi zuten saregile ofizioa; arbasoengandik asko, eta batak besteari erakutsiaz ere gutxik ez. Baina erretiratzeko ordua ez dute urrun, eta erreleboa falta da: Penaz diote ez dagoela ofizioari eutsiko dion inor. “Eta hau ez da egun batetik bestera bete daitekeen lana. Hau ofizioa da, eta, beraz, ikasi egin behar duzu”, adierazi du Garbiñe Garalde Lakak.
Ondarroan, baxurako txalupa bakarra dago; eta kanpokoen artean, “kastellanoen” sareak baino ez dituzte konpontzen

Baxuraren egoera. Ondarroako saregileek diotenez, ez dago arrazoi bakar bat egoera ulertzeko. Hala ere, sektorearen beraren egoeran jartzen dute fokua. Izan ere, Ondarroan, baxurako txalupa bakarra dago; eta kanpotik etortzen direnen artean, “kastellanoen” sareak baino ez dituzte konpontzen, Cantariako txalupenak, ze Galiziako baporetakoek badakite ofizioa: bai galiziarrek eurek, bai senegaldarrek eta bai peruarrek. Inguruari erreparatuz gero, Bizkaian, Bermeok ez dauka apenas saregilerik. Lekeition, bat, hazienda dakarrena; Kalamua-koa. Gipuzkoari dagokionez, Getarian eta Orion train konpontzaileak egon badauden arren, gehiegi ere ez, eta, horrela, inoiz egokitu izan zaie ondarrutarrei Hondarribiaraino joan behar izatea, lanerako behar beste ez zirela eta.

2006an, Saregileen Elkartea sortu zen. Hamairu urtean, erdira jaitsi da saregileen kopurua. Saregileek eman duten datua da: 2006an Hondarrabiatik Bermeoraino 100 saregiletik gora zeuden bitartean, orain ez dira 50era heltzen.

Ondarrutarren kasuan, azpiegitura egokia falta izan da; urte askoan teilapean lan egin izan dute. “Zenbat hotz; zenbat euri…!”, esan du Guruzne Badiolak. Euren eskaerei erantzuteko, orain sei bat urte, aurrefabrikatutako etxe bat egin zuten, baina baldintza onenak lortzetik urrun daude. “Hemen komunik ere ez dago; eta sareak zabaltzeko, leku gutxi”, azaldu du Maite Burgoak.

Edozelan ere, argi daukate azpiegitura ez dela lanbidean sartzeko gako nagusia. “Ikusi Orion zer gertatu zen: deia egin zuten, train konpontzaileak falta zituztela eta. Hamairu agertu ziren, eta hiru baino ez ziren geratu. Besteek ihes egin zuten, ikaratuta, lan baldintzak ikusita; eta hori sareak zabaltzeko pabiloi ezin hobeak dituztela”, gogoratu du Burgoak.

“Ez dakigu ziur lana noiz edukiko dugun. Beti egon behar gara prest, deitzen digutenerako”, adierazi dute
Diotenez, saregilearen ofizioa ez da erakargarria gazteentzat, eta normala ikusten dute. “Ez dakigu ziur lana noiz edukiko dugun. Beti egon behar gara prest, deitzen digutenerako. Beharbada, aste guztian ez daukagu lanik, eta zapato-domekan daukagu. Hona ezin daiteke etorri lan ziurra behar duen inor”, dio Maria Jose Aramaiok.

Ardura berezia. Ondarroako saregileek, ostera, beste era batera bizi dute ofizioa. “Gu ez gatoz hona pezetagatik; hor daukagu geure Ongi –Ongi Etorrigatik-. Ez da gurea, baina gurea balitz modura sentitzen dugu; sareak apurtuta sartzen bada, konpondu egin behar dira sareok, lana egin dezaten. Eta beste txalupen kasuan, gauza bera. Geure ardura dela sentitzen dugu”, esan du Josune Badiolak.

Lantoki duten aurrefabrikatutako etxetik ez oso urruti, portuko lonja eraikitzen ari dira. Guruzne Badiolaren ustez, lonja berandu dator, ordea. “Ondarroan egoten den flotagaz eta ematen zaion zerbitzuagaz, pena izan da arinago ez egitea, ze, arinago egin izan balitz, barruan egingo genukeen beharra, beste baldintza batzuetan, eta beharbada bateren bat gehituko zen lanera”, dio.

Ondarroako saregileak

Ezkerretik eskumara, Guruzne Badiola, Maria Jose Aramaio, Josune Badiola, Garbiñe Garalde Laka eta Maite Burgoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.