Parte hartzea bost puntu jaitsi da Lea-Artibain eta Mutrikun
Lea-Artibaiko herri guztietan eta Mutrikun behera egin du parte hartzeak. Ziortza-Bolibarren jaitsi da gutxien (%2,37). Gehien, aldiz, Munitibarren jaitsi da (hamar puntu baino gehiago).

Parte hartzeak behera egin du, nabarmen gainera. Lea-Artibain eta Mutrikun herri guztietan egin du behera. Orokorrean, Lea-Artibain eta Mutrikun parte hartzea %5,37 jaitsi da apirileko hauteskundeetatik. Abstentziorik handiena egon den herria Munitibar izan da (%10,52 jaitsi da parte hartzea). Gutxien, ostera, Ziortza-Bolibarren jaitsi da (%2,37)
- Amoroto: Parte hartzea %75,15 (apirilean %80,06)
- Aulesti: %67,74 (%74,24)
- Berriatua: %65,93 (%69,78)
- Etxebarria: %75,97 (%81,53)
- Gizaburuaga: %71,43 (%77,18)
- Ispaster: %76,43 (%82,20)
- Lekeitio: %72,01 (%76,42)
- Markina-Xemein: %67,01 (%72,24)
- Mendexa: %72,32 (%77,81)
- Munitibar: %62,47 (%72,99)
- Mutriku: %68,58 (%73,20)
- Ondarroa: %67,58 (%72,39)
- Ziortza-Bolibar: %72,27 (%74,64)