Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bere errekorra hautsi du Ager Solabarrieta ondarrutarrak

Logroñoko Vino Rioja Master 100 21. Nazioarteko Irekia irabazteaz gain, 578 puntutan ezarri du errekor berria. Datorren astean Espainiako Txapelketaren finala jokatuko du ondarrutarrak, Maite Badiola laguntzaileagaz batera

Ager Solabarrieta Logronoko txapelketan parte hartzen. Argazkia: Maite Badiola
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/11/11

Ager Solabarrieta Txakartegi Ondarroako tiratzaile olinpikoak orain arteko mailarik onena erakutsi du Logroñoko Vino de Rioja Master 100 21. Nazioarteko Irekian. Kirol egokituan aritzen den ondarrutarrak, hain zuzen ere, orain arte ezarrita zuen karabinako jomuga errekorra gainditu berri du, eta txapelketa irabazteaz gain, bere errekor pertsonala 24 puntutan hobetzea lortu du euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian. Ondarrutarrak 578 puntu lortu zituen domekan [azaroak 10].

Ondarrutarra oso gustura bueltatu da Errioxako hiriburutik, eta oraindik ere ezin sinetsita dagoela nabarmendu du. “Entrenatzen oso ondo ibili naiz, baina ez nuen hainbesteko emaitza onik edukitzea espero. Nabarmen hobetu dut errekorra, eta egindako ahalegina igarri da behintzat. Txapelketara begira oso kontzentratuta eta oso gustura bota nuen. Egun borobila eduki nuen: 9 eta 10eko tiro asko egin nituen, eta 8ko gutxi batzuk. Zorionez, 6 eta 7ko batik ez nuen egin”.

Datorren astean, berriz, Espainiako Txapelketaren finalean lehiatuko da azaroaren 23an eta 24an, Logroñon. Ohi modura, Maite Badiola laguntzaileagaz batera Espainiako urrearen bila aterako da euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian eta euskarri gabe 60 tiro etzundakoan. Aurretik hiru sailkapen fase gainditu ditu ondarrutarrak, eta azken errekorra hautsi ostean, finalera asmo onekin eta oso motibatuta doala aurreratu du. “Koaxe onagaz noa, eta horretarako gogor entrenatzen jarraituko dut. Beste lasaitasun bategaz joango naiz txapelketara”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.