Ousmane Drameren aurka lehia bizia eduki ostean 27 minutu eta 40 segundotan amaitu ditu lanak ondarrutarrak. Dramek bost segundo gehiago behar izan ditu bost diziplinak amaitzeko.
LogroƱoko Vino Rioja Master 100 21. Nazioarteko Irekia irabazteaz gain, 578 puntutan ezarri du errekor berria. Datorren astean Espainiako Txapelketaren finala jokatuko du ondarrutarrak, Maite Badiola laguntzaileagaz batera
Guztira sei partida jokatu dira hasierako asteburuan: lehen mailako hiru eta bigarren mailako beste hiru. Txapelketak datorren zapatu-domekan izango du jarraipena.
Zuloagak eta Urielek lortu dute finalerdiak jokatzeko azken txartela. Finalerdietako lehian egongo dira Antxon-Aitor Elkorobarrutia eta Aaron-Zugaitz bikoteak ere.
Urruntze horrek espetxe politikaren aldaketan atzerakada suposatzen duela salatu du Etxerat elkarteak. Barikuan lekualdatu zuten Zulueta.
Alde txikiagaz, eta apirileko hauteskundeetan ez modura, oraingoan EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena; 7.234 boto eskuratu ditu EH Bilduk eta 6.972 EAJk. Bi alderdien arteko alde handiena Ondarroan egon da; EH Bilduk 497 boto gehiago eskuratu ditu.
16. Katu Baltz eguna ospatu zuten zapatuan Lekeition. Azkena zela iragarri zuen urte guzti horietan jaia antolatzen aritu den Katu Baltz taldeak.
Emanaldia barikuan izango da, 22:30ean, Portuko Ranpan. Sarrerak agortuta daude.
Barikuan 'Txarriboda' antzezlana ikusteko aukera egon zen. Areto bete jenderen aurrean, emanaldia arrakastatsua izan zen, eta herritarrek ere parte hartu zuten emanaldian.
Lanak bihar [azaroak 12] aurkeztu behar dira udaletxean. Lau sari egongo dira.
Aulestin eta Ispasterren izan dituzte ospakizunak. Meza eta mokadutxoa hartuaz elkartu dira herritarrak.