Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien Lea-Artibain eta Mutrikun

Alde txikiagaz, eta apirileko hauteskundeetan ez modura, oraingoan EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena; 7.234 boto eskuratu ditu EH Bilduk eta 6.972 EAJk. Bi alderdien arteko alde handiena Ondarroan egon da; EH Bilduk 497 boto gehiago eskuratu ditu.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/11/11

Espainiako Gorteetarako hauteskunde orokorretan EH Bildu eta EAJ izan dira bi indarrik bozkatuenak Lea-Artibain eta Mutrikun. Koalizio abertzaleak eskuratu ditu boto gehien, 7.234, eta 6.972 EAJk. Apirileko hauteskundeetan EAJ izan zen nagusi. Alderdi jeltzaleak koalizioak baino 185 boto gehiago eduki zituen orduan. Apirilaren 28an gertatu modura, hirugarren alderdi bozkatuena Elkarrekin Podemos koalizioa izan da.

Emaitzak herrika aztertuta, EH Bildu ondorengo herrietan nagusitu da: Aulesti, Gizaburuaga, Munitibar, Mutriku, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar. EAJ Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Mendexan izan da lehen indarra.

Azpimarratzekoa izan da bi alderdi bozkatuenen arteko aldea oso txikia izan dela Mendexan; EAJk 108 boto eskuratu ditu, EH Bilduk baino bat gehiago. Bi alderdien arteko alderik handiena, berriz, Ondarroan egon da; EH Bilduk 497 boto gehiago eskuratu ditu. Bi alderdien arterko boto tartea, gainera, handitu egin da. Apirilean EH Bilduk jeltzaleek baino 411 boto gehiago eskuratu zituzten, eta orain 497 boto gehiago. Aulestin eta Gizaburuagan datuak alderatuta, EH Bilduk EAJren botoak bikoiztu ditu.

VOX eskuin muturreko alderdiari dagokionez, Espainiako estatuan hirugarren alderdi bozkatuena izan bada ere, Lea-Artibain eta Mutrikun apirilean baino 4 boto gutxiago lortu ditu; 56 denetara: 25 Ondarroan, 9 Mutrikun, 7 Lekeition, launa Berriatuan eta Markina-Xemeinen, 3 Ispasterren, 2 Munitibarren eta bana Etxebarrian eta Mendexan.

Erlazionatutako edukiaParte hartzea bost puntu jaitsi da Lea-Artibain eta MutrikunLea-Artibai eta Mutrikuko emaitzak, herriz herri

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.