Euripean ere ospatu dituzte sanmartinak
Aulestin eta Ispasterren izan dituzte ospakizunak. Meza eta mokadutxoa hartuaz elkartu dira herritarrak.
Azaroaren 11 guztietan bezala, San Martin eguna ospatu dute gaur ispastertarrek bere baselizaren inguruan. Eguraldi txarra egin arren, ez diote hutsik egin jaiari. Ez dira falta izan urteroko gaztaina erreak ere, egunari ikutu berezia emanez. Meza eduki dute goizean Martin Deunaren baselizan eta gaztaina jana, ondoren.
Ispartertarrez gainera, Aulestin ere gogoan eduki dute San Martin. Jai eguna gaur bada ere, zapatuan [azaroak 9] eduki zuten ospakizuna Malats auzoan. 12:00etako mezaren ondoren kopaua eduki zuten, eta trikitilarien doinuek eragindako giro alaiagaz igaro zuten goiza.