Zea Maysek 'Atera' diskoa aurkezteko kontzertua eskainiko du Ondarroan
Emanaldia barikuan izango da, 22:30ean, Portuko Ranpan. Sarrerak agortuta daude.
Zea Mays talde ospetsuak hamargarren diskoa, estudioko bederatzigarrena argitaratu du: Atera. Lehenengo kontzertua barikuan [azaroak 8] eskaini zuten, Lizarran. Bigarrena, ostera, Ondarroan eskainiko dute, barikuan [azaroak 15], Portuko Ranpan, Ondarroako Radixu Irratiak antolatuta. Emanaldia 22:30ean hasiko da, eta sarrerak agortuta daude. Emanaldia #Sareartin kontzertu sortaren baitakoa da.
Atera diskoa ekoizteko, taldeak Carles Campon Campi produktorearen laguntza eduki du. “Besteren artean, Vetusta Morla, Natalia Lafourcade edo Jorge Drexlerrekin lan egin izan du, eta hainbat Grammy sari irabazi izan ditu”. Nahasketak Hector Castillok egin ditu (David Bowie, Björk…), New Yorken. Grabatu, baina, Andoaingo Garate estudioan grabatu da.
Taldeak bariku goizean egingo du disko berriaren aurkezpena, Bilboko Kafe Antzokian. Eta kontzertu gehiago ere eskainiko dituzte, Atera Tour izenburupean.