Markina-Xemeingo Udalak hobaria eskainiko die kide ugariko familiei
Hobaria datorren urtetik aurrera aplikatuko da eta eskaria egin beharko da.
Markina-Xemeingo kide ugariko familiek %50eko hobaria izango dute ibilgailuen zergan. Luis Egurrola alkatea Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioko ordezkariarekin batzartu zen, eta kide ugariko familiek trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan %50eko hobaria izateko proposamena urriaren 31ko osoko bilkurara eraman eta horrela onartu dute.
Udalak jakinarazi duenez, hobaria datorren urtetik aurrera aplikatuko da, ibilgailu bakarrarentzat izango da, eta interesatuak eskatu beharko du.