‘Zaldi Urdina’ obra antzeztuko dute Markina-Xemeinen
Sarrerak salgai jarri dituzte Markina-Xemeingo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Gazteei begirako zozketa bat ere antolatu du udalak.
Azaroaren 30ean Uni frontoian eskainiko duten Zaldi Urdina antzelaneko sarrerak salgai jarri dituzte Markina-Xemeingo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Udalak jakinarazi duenez, 18 urtetik gorakoek 10 eurotan eskuratu ahalko dituzte sarrerak eta 14-17 urte bitartekoek, berriz, 5 eurotan.
Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzua 08:15etik 14:30era arteko ordutegian dago martxan. Hala ere, egunean bertan frontoiko leihatilan ere erosi ahalko dira sarrerak, emanaldia hasi baino aurretik.
Bestalde, zozketa bat ere antolatu du udalak. Hiru sarrera bikoitz zozkatuko dituzte Markina-Xemeingo 14-17 urteko gazteen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek izen-abizenak eta telefonoa eman beharko dituzte udaletxean, 94 616 74 54 telefono zenbakira deituta edo udala@markina-xemein.eus helbide elektronikora idatzita. Izena emateko azken eguna azaroaren 27a izango da. Zozketa azaroaren 28an egingo dute.