Lanak direla eta, itxita dago San Nikolas ermitaren aurreko eremua. Ibilgailuek Santabatako sarreratik sartu beharko dute lanek dirauten bitartean.
Elkarteko boluntarioek azaroaren 25ean banatuko dute azkenengoz janaria. Elkartearen asmoa talde berri bat ahalik eta arinen eratzea da elkartasun proiektuari jarraipena emateko.
Urtebetean hamahiru pertsona igaro dira bertatik. Egun Mutrikun bizi diren 67 eta 89 urte bitarteko zazpi emakumek eta hiru gizonek erabiltzen dute zerbitzua.
Lehen kanporaketa saioak jokatuko dira domekan [azaroak 17] Ziortza-Bolibarren eta Berriatuan. 20 taldek parte hartuko dute aurten Herribixik antolatutako lehiaketan.
Barikua da izena emateko azken eguna. Arropain jatetxean egingo dute kantu afaria, azaroaren 23an.
Beste urte batez ekintza Zaldupe eskola publikoak eta Hondar Ahua guraso elkarteak egingo da, eta parte hartzeko deialdia herritar guztiei egin zaie. Azaroaren 26ra arte izena eman ahal da.
Lertxundik eta Maribel Aiertzak idatzi duten liburuak eskultorearen 45 urteko ibilbidea lantzen du. Aurkezpena barikuan [azaroak 15] izango da, 19:00etan, bideo gelan. Lander Eizagirre kazetariak gidatuko du aurkezpena.
IƱaki Aizpuru biologoak 'Basoa: zergatik eta zertarako behar ditugu' izeneko solasaldia eskainiko du eguenean [azaroak 14].
Herriko kultur ekintzak izango dira egutegiaren ardatz nagusia. Interesatuek azaroaren 28ra arte aurkeztu ahalko dituzte argazkiak.
Irakurketa Klubean batu ziren joan den astean. Saiakeragatik 2017ko Euskadi Literatura Saria jaso zuen Urretabizkaiak.
Zapatuko [azaroak 16] ikastaroa 17:00etan hasiko da eta ordubete inguru iraungo du. Egindako taloak dastatuko dituzte ondoren.