Arantxa Urretabizkaiaren 'Bidean ikasia' saiakerari buruz hausnartu dute Berriatuan
Irakurketa Klubean batu ziren joan den astean. Saiakeragatik 2017ko Euskadi Literatura Saria jaso zuen Urretabizkaiak.
Berriatuarrak Udal Liburutegian batu ziren joan den astean irakurketa klubagaz jarraitzeko. Bertan batutakoek Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarraren azken lanaren inguruan berba egin eta hausnartu zuten. Bidean ikasia izeneko saiakeragatik 2017ko Saiakeraren euskarazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen Urretabizkaiak.
Ez da idazleak jasotako azken saria. Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman zuenez, donostiarra Anton Abbadia 2019 saria jasotzeko hautatu dute, “bizitza osoa euskararen alde emateagatik”.