Kantu afaria egingo du Ispasterko Udalak
Barikua da izena emateko azken eguna. Arropain jatetxean egingo dute kantu afaria, azaroaren 23an.
Ispasterko Udalak ohitura handikoa den kantu afaria antolatu du beste batez. Azaroaren 23an egingo dutela adierazi du; Arropain jatetxean batuko dira, 21:30ean.
Interesatuek barikua baino lehen izena eman beharko dute. Udaletik azaldu dutenez, kantu afaria urtero kokalekuz aldatzen joaten dira, herriko leku ezberdinetan egiteko. Hori horrela, musikariek euskal kantu tradizionalak eskainiko dituzte, afaria giro ederrean igarotzeko.
Leku mugatuak. Kantu afarian parte hartu nahi dutenek udaletxean bertan eman beharko dute izena; 946 84 29 99 telefonora ere deitu ahal dute. Ekimenak 30 euroko prezioa dauka: afariagaz batera kafea eta tragoa ere barne egongo dira. Lekuak mugatuak direla adierazi dute antolatzaileek: oraingoan 25 bat lagunek eman ahalko dute izena. Herritarrei izena emateko gonbida egin diete,