Bonu kanpaina hasi dute Lekeition
Bonuak 10 euroren trukean eskuratu ahalko dira kanpainari atxikitutako dendetan eta 15 euroko balioa izango dute.
Herriko merkataritzan kontsumoa suspertzeko helburuarekin Bono denda kanpaina hasi dute gaur [azaroak 14] Lekeition. Aurten ere Lekeitioko Udalak eta Kitto Merkatari Elkarteak elkarlanean jarri dute martxan kanpaina.
Bonuak 10 euroren trukean eskuratu ahalko dira eta 15 euroko balioa izango dute, hala, bonu bakoitzean 5 euro aurreztu ahalko dute erosleek. Guztira, 906 bonu jarriko dituzte erosleen eskura. Oraingoan, baina, bonuak kanpainarekin bat datozen komertzioetan lortu ahalko dira. Azaldu dutenez, pertsona bakoitzeko bi bonu hartzeko aukera egongo da.
Bonuak kanpainaren kartela duten edozein dendatan erabili ahalko dira abenduaren 14ra arte.