Ondarroako Lorak Esther, Lea-Artibaiko XI. Erakusleiho Lehiaketaren irabazlea
Leartibai Garapen Agentziak antolatuta egin da lehiaketa, eta aurtengo gaia 'Gaua eta arimak' izan da. Aurten hamalau establezimenduk parte hartu dute lehiaketan.
Erakusleiho onenaren lehenengo saria Ondarroako Lorak Esther dendarentzat izan da. Bigarren saria ere Ondarroan geratu da; Duomo dendak irabazi du. Sormen Saria, ostera, Danontzat (Lekeitio) eta Casa Pepak (Markina-Xemein) jaso dute. Azkenik, Facebook bidez egindako lehiaketan, Herritarren Saria Olatz Mugica eta Eneritz Iriondok irabazi dute; lehiaketan parte hartu duten establezimenduetan gastatzeko 50 euroko bono bana eskuratu dute.
Beste behin ere, lehiaketa Leartibai Garapen Agentziak antolatuta egin da, eta hamalau establezimenduk parte hartu dute. “Zorionak guztioi!”. Epaimahaia Leartibai Garapen Agentziak eta eskualdeko merkatari elkarteek osatu dute.