'Berriatua, ahaztu behar ez den historia' liburua aurkeztuko dute barikuan
Juan Luis eta Jose Antonio Eizagirre anaiek bildutako dokumentuak biltzen ditu, eta Berriatuko Udalak argitaratu du.
Juan Luis eta Jose Antonio Eizagirre anaien Berriatua, ahaztu behar ez den historia liburu aurkeztuko dute barikuan [azaroak 22], 19:00etan hasita, Berriatuko Bideo Gelan.
Desanexio garaiko askotariko dokumentuak jaso dituzte liburuan (1983an desanexionatu zen Ondarroatik), eta udalak argitaratu du. «Jose Luis Eizagirre idazkaria zen eta hark hartutako aktak, orduko batzarrak eta egunkariak… biltzen ditu liburuak. Aspalditik eginda zeukan eta orain argitaratu dugu», esan du Jon Arriola alkateak.
Nahiko liburu historikoa da; epeka, urteka jaso dute herriaren historia.