Ondarroako Beikozinik ‘Kabareta 2 txu’-ren azken saioa eskainiko du, abenduaren 6an
Sarrerak salgai daude, Beikozinin bertan. Kanpotik doazenek telefonoz deituta lortu ahal dituzte: 619 42 49 74.
Ondarroako Beikozinik asteon iragarri du Kabareta 2 txu ikuskizunaren azken emanaldia eskainiko dutela abenduren 6an. Sarrerak salgai daude, Beikozinin bertan. Horrez gain, kanpotik doazenek telefonoz deituta lortu ahal dituzte: 619 42 49 74.
«Ikuskizunak arrakasta handia eduki du, eta publikoak eskatuta, abendu hasieran azken emanaldia eskaintzea pentsatu dugu», esan dute Beikozineko ordezkariek. Gainera, orain arte ikuskizuna 1.800 herritarrek ikusi dutela esan dute.
Sarrerak 45 euro balio ditu; prezioan afaria eta ikuskizuna sartzen dira.
Emanaldiak bi ordu inguru irauten ditu. «Pare bat orduan gozatzeko aukera izango dugu dakartzagun proposamen ezberdinekin. Umorea, musika eta pil-pilean dauden eguneroko gaiak izango dira nagusi gau osoan, hori dena, gainera, ukitu lizun bategaz».
Emanaldiak erotismoa eta gastronomia batzen ditu. «Ikuskizun freskoa eta ironikoa da, lotsagabea eta umorez betea».