Biren taldearen kontzertua, Mutrikuko Txalapartan
Ane eta Nora Agirre Alkorta ahizpek osatzen duten taldeak barikuan [azaroak 22] eskainiko du kontzertua, doan.
Biren taldeak kontzertua eskainiko du barikuan [azaroak 22], Mutrikuko Txalaparta okindegi-kafetegian. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta doan izango da.
Euskal Herriko hainbat plaza musikagaz girotu ostean, iazko udazkenean argitaratu zuen taldeak kantu propioz osatutako maketa.
Ikus hemen taldearen abestien bideoak!