Errepide seguruagoa aldarrikatzeko kartelak egingo dituzte Berriatuan
Guraso elkarteak deituta, barikuan [azaroak 22] 16:00etatik 17:00etara batuko dira, udaletxe aurreko aterpean.
Duela hilabete batzuk sinadurak batzen ibili eta gero, barikuan [azaroak 22] errepide seguruagoa aldarrikatzeko kartelak egiteko batuko dira herritarrak. 16:00etatik 17:00etara udaletxe aurreko aterpean batuko dira. Deialdia Guraso Elkarteak egin du. Besteak beste, herrigunea zeharkatzen duen errepidean 30 kilometro orduko abiadura ez gainditzeko ipiniko dute karteletan. “Herri segurua nahi dugulako. Gure umeen segurtasuna jokoan dagoelako”. Egingo dituzten kartelak etxebizitzetako balkoietatik zintzilikatuko dituztela esan dute.
Guraso Elkarteak bultzatuta, urrian hasi ziren sinadurak batzen.