Markina-Xemeingo Master Goxua Txapelketaren final laurdenak lehiatuko dituzte datozen bi asteburuetan
Asteburu honetan bost partidu jokatuko dituzte; 1. mailako bi eta 2. mailako hiru. Finalak urtarrilaren 3an lehiatzea aurreikusi dute.
29 bikotek izena eman zuten esku pilota sustatu eta kirol horren inguruko giroa indartzea helburu dituen Master Goxua Txapelketan. Datozen bi asteburuetan final-laurdenak gainditu beharko dituzte pilotariek eta finala urtarrilaren 3an jokatzea aurreikusita daukate.
Asteburu honetan bost partidu lehiatuko dituzte. Zapatuko lehen partidua 16:30ean hasiko dute eta domekako lehenengoa, 10:30ean. IƱaki-Pello eta Varela-Unanue bikoteen artekoa izango da zapatuko lehen lehia, eta jarraian, Lakak eta Ubek Onagoitiaren eta Joanesen kontra jokatuko dute. Domekan, Dani-Zierta eta Peio-Urrutia bikoteen arteko final laurdena izango da lehenengoa. Ondoren, Etxeta-Elu eta Ibon Arriaga-Etxabe bikoteen txanda izango da, eta azkenik, Perran anaiak eta Zubiria Gomez ariko dira zein baino zein gehiago.
Aurreko asteburuko kanporaketan bost partidu jokatu zituzten, eta 1. mailan Berasaluze-Balsera, Urizar-Mendibe eta Iglesias-Romero eta 2. mailan, Katillu-Eriz eta Onagoitia-Joanes bikoteek lortu zuten txapelketan aurrera egitea.
Zapatuan, 1.mailako lehian, Berasaluze eta Balsera 18-17 nagusitu zitzaizkien Atanori eta Gorkari. 2. mailakoan, berriz, 18-12ko emaitzagaz irabazi zieten Katilluk eta Erizek Tubori eta Trontxori. Domekako partiduei dagokioenez, 18-11 amaitu zen Urizar-Mendibe eta Ansotegi-Ansotegi bikoteen arteko 1. mailako partidua. Maila berean, Iglesias eta Romero 18-14 nagusitu ziren Bereikuaren eta Zapateroren kontra. 2. mailakoan, Joanesek eta Onagoitiak 18-12 mendean hartu zituzten Txelo eta Potro.