Mutrikuko Udalak zazpi argazkilariren irudiekin osatuko du 2020ko egutegia
Udalak egutegirako argazkien lehiaketaren saridunak jakitera eman ditu. Herritarren Saria Jon Badiola Arreitunandiak irabazi du. Sariak abenduan egingo duten Kultur Galan banatuko dituztela esan dute.
Mutrikuko Udalak 2020ko egutegian agertuko diren argazkien lehiaketako irabazleak jakitera eman ditu. Argazkiak Zabieleko erakusketa aretoan egon dira ikusgai, eta herritarrek ere bozkatzeko aukera eduki dute. Guztira zazpi argazkilariren irudiak aukeratu dituzte. Herritarren Saria Jon Badiola Arreitunandiak irabazi du. Sariak abenduan egingo duten Kultur Galan banatuko dituztela esan dute.
Irabazleek Bertan elkarteko establezimenduetan gastatzeko 80 euroko balioa duen bonua eskuratu dute. Ondokoak dira argazkilari irabazleak:
- Urtarrila: Nahia Elesgarai
- Otsaila: Endika Lekube Iturrioz
- Martxoa: Miren Galarraga Zubizarreta
- Apirila: Endika Lekube Iturrioz
- Maiatza: Nahia Elesgarai
- Ekaina: Eneko Elezgarai Urkiza
- Uztaila: Ander Zelaia Arantzamendi
- Abuztua: Eneko Elezgarai Urkiza
- Iraila: Leire Eizagirre Andonegi
- Urria: Endika Lekube Iturrioz
- Azaroa: Eneko Elezgarai Urkiza
- Abendua: Nahia Elesgarai
- Herritarren Saria: Jon Badiola Arreitunandia