Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

42. Euskal Zine Bilerak film labur lehiaketako emanaldiak hasiko ditu

Lehiaketan parte hartzen duten lehen bost film labur ikusteko aukera egongo da gaur [azaroak 25], 19:00etan Ikusgarri aretoan.

Arnasa Gara kanpainaren aurkezpena. Euskal Zine Bilera
Eider Mugartegi
Lekeitio
2019/11/25

Ana Goitia eta Aitor Abaroak aurkeztutako hasiera ekitaldiarekin abiatu da 42. Euskal Zine Bilera. Zapatuan [azaroak 23] egin zuten aurkezpena Ikusgarri aretoan. Egitaraua egunez egun azaldu zuten Lekeitioko aurkezleek, eta iazko lehiaketako irabazlearen filma ikusteko aukera egon zen, Pello Gutierrezen Zain filma, hain zuzen.

Domekan, berriz, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak arnasguneak indartu asmoz sortu duen Arnasa Gara kanpainaren berri eman zuten, eta Kartzela serie digitaleko aurre-estrenaldiaz gozatzeagaz gainera, aktoreekin solasaldian jarduteko aukera eduki zuten Ikusgarrira hurreratu zirenek.

[42. EUSKAL ZINE BILERAREN EGITARAUA]

Gaur [azaroak 25] abiaraziko du jaialdiak, film laburren lehiaketa. Denetara 57 lan aurketu dira lehiaketara, eta horietatik 20 aukeratu ditu epaimahaiak. Kepa Errastik, Lara Izagirrek eta Igor Rezolak osatzen dute epaimahaia eta eurek erabakiko dute zeinek lortuko dituen zuzendaritza, gidoia eta film onenaren sariak. Publikoak ere edukiko du zeresana. Aurten ere ikuslearen saria emango diote publikoak aukeratutako filmari.

Lehiaketan parte hartzen duten lehen bost film labur ikusteko aukera egongo da gaur [azaroak 25], 19:00etan Ikusgarri aretoan. Hurrengoak dira filmak:

  • Tempus Fugit (2’35”). Iñigo Kintana 2019. Bizitzari buruzko gogoeta eragiten du filmak. Tempus fugit latineraz, denboraren igarotze azkarrari buzuzko erreferentzia esplizitua da. Zure denbora ondo aprobetxatzen duzula uste duzu? Benetan egin nahi duzuna egiten al duzu?
  • Damaris Pan-Intuizioak eta Inpultsoak (8′). Eukeni Arriortua 2019. Bilbon bizi den artista mallabitarrak bere estudioan eta BilbaoArte-n garatzen du bere izaera artistikoa, hori guztiori unibertsitateko irakasle-lanekin uztartuz, eta rtista multidiziplinar horren lan filosofia aztertuko du filmak.
  • Estropanak (4’38”). Koldo Agirre gabarain 2019. Estropada eguneko lehiarik handiena ez da itsasoan ematen, bi banatzailek soilik hartzen bai dute alde zaharreko ogi oro banatzearen erronka.
  • Hvalea (9’40”) Iñaki Rifaterra Santamaria 2019. Joanaldi baten kronika da ‘Hvalea’, kronologikoki sortutakoa. Donostitik atera eta ipar itsasoraino heldu, Danimarkan, jakiteke negu osorako bidaia zela. Asmatutako grafia da izenburua, bi hizkuntz nahastuz gero: daniera eta euskara. Itsaso zabal honetan baleari modu antzekoan deitzen diote: ‘balea’, ‘whale’, ‘ballena’ edo ‘hval’, esate baterako; harresiak ez dira sumatzen ba baleen bidaietan, portuak baizik, nondik atera eta nora heldu…
  • Lursaguak (11’52”) Izibene Oñederra 2019. Helene Cixous-ek zioen moduan, inoiz ezagutu ez den espezieko milioika lursagu, milaka urteko kulturaren oinarri kontzeptuala birrintzen ari diren garai horretantxe bizi gara.

[LEHIAKETAN PARTE HARTUKO DUTEN FILMAK]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.