Azaroaren 25a da gaur, eta urtero modura, mota guztietako indarkeria gaitzetsi eta indarkeria sortzen duten agente eta egitura guztiei aski dela ozen eta argi esan dute. Herriz herri antolatu diren ekimenetan parte hartu dutenak asko eta asko izan dira.
Puntista ispastertarrak eta mutrikuarrak partida oso lehiatua eta bizia jokatu dute Alex Hormaetxea bermeotarraren eta Roberto Lekue ondarrutarraren aurka, 30-26 nagusitu dira markagailuan.
Elzibieta Jaromiska eta Gaizka Garcia izan dira lehen emakumezkoa eta lehen gizonezkoa. Argia Urrutiak eta Lander San Antonek osatutako bikotea, berriz, lehenengo bikote misto berriatuarra.
Santa Katalina bezperako herri bazkarian aurreikusitakoa baino jende gehiago batu zen. 66 lagun batu ziren mahaiaren bueltan.
Lehiaketan parte hartzen duten lehen bost film labur ikusteko aukera egongo da gaur [azaroak 25], 19:00etan Ikusgarri aretoan.