Ezbaian taldeak 'Ezbaian' lana aurkeztuko du zapatuan Portuko Ranpan. Gatz taldeak, berriz, 'Zertan sinetsi' estudioko bigarren lana estreinatuko du zuzenekoan.
Azaroaren 8an hasi zuten Zuluetaren urrunketa. Etorri, idatzi, margotu elkartasunez ekimena antolatu du zapatuan, Lekeition, Lekeitioko Euskal Preso Eta Iheslari Politikoak Etxeratzearen Aldeko Taldeak.
Euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategoriako lehen postuaz gain, hirugarren postua lortu du euskarri gabeko 60 tiro etzandako kategorian. Aurtengoagaz, hiru bidar irabazi du txapelketa.
Bilera bat antolatu dute domekarako. Elkartu, informazioa trukatu eta zer egin daitekeen azalduko dute.
Irantzu Lekue artista gasteiztarragaz batera lanean aritu diren herritarrek proiektuari buruzko azalpenak eman dituzte.
Artedrama, Axut! eta Dejabu konpainiek elkarlanean sortu duten antzezlana zapatuan taularatuko dute Uni frontoian. Momentuz, Markina- Xemeinengoa izango da Lea-Artibai eskualdean eskainiko duten emanaldi bakarra.
Ondarroako Udalak eta herriko hainbat elkartek herrira bizitzera etorri berri direnei ongietorria emango diete domekan [abenduak 1] Etxelilan egingo duten ekitaldian. Hitzordua 11:00etan ipini dute.
'BIRZIKL-ART eskola. Zegaz ez dozu kutsau nahi' erakusketa jarri dute herriko eskolako umeek asteburuan, IƱigo Egiluz aretoan.
Antolatzaileak eta parte hartzaileak "gustura" egon dira, eta balorazio positiboa egin dute Aranbaltz Kultur Elkartearen arduradunek.