Aurten herrira bizitzera etorri direnei ongietorria egingo die Ondarroako Udalak
Ondarroako Udalak eta herriko hainbat elkartek herrira bizitzera etorri berri direnei ongietorria emango diete domekan [abenduak 1] Etxelilan egingo duten ekitaldian. Hitzordua 11:00etan ipini dute.
Ongi Etorri protokoloaren baitan, udalak urtean bi ongietorri saio antolatzen ditu, eta domekakoa bigarrena izango dela iragarri dute. “Aurtengo lehenengoa ekainean egin genuen, eta abenduaren 1ekoa bigarrena izango da. Parte hartu nahi duen herritar ororentzat zabalik egongo dira Etxelilako ateak”.
Pedro Lasarte Iparragirre Aniztasun zinegotziak adierazi duenez, herriko errealiatea gertuagotik ezagutzeko aukera eman nahi die etorri berriei. “Ondarroan askotariko elkarteak daude, eta hinabat aukera eskaintzen dituzte herrian: Euskara sustatzeko taldea, kirol taldea, dantza eta antzerki taldea, musika taldeak… Bakoitzak beretik aniztasun kulturala bermatzen du, eta denok batera gure herriko izaera indartzeko lan egiten dugu. Errealitate kultural hori osatzera dator etorri berriena ere”.
Lasartek gaineratu duenez, jatorri anitzeko pertsonez osatuta dagoen herrixka globala da Ondarroa. “Mundu oso bat daukagu Ondarroan, herrixka globala da gurea, jatorri anitzeko pertsonez osatuta, eta, aldi berean, nortasun propio handia du. Jendeak edozein aitzakia bilatzen du kalera ateratzeko, eta bertan beti da zer egin edo non parte hartu. Ekimen ugari egoten dira, eta denok har dezakegu parte”.