Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

2020ko aurrekontuak zehaztu aurretik herritarren ekarpenak jasoko ditu udalak

Ekarpen fitxak banatuko dituzte datozen egunotan, eta herritarrek abenduaren 15era arteko epea daukate horiek bete eta aurkezteko. Bestalde, auzo batzarren balorazio positiboa egin dute udal ordezkariek.

Aintzina Monasterio Maguregi
Munitibar
2019/11/27

Hurrengo urteko aurrekontuak bideratzeko, udalak egin behar dituen proiektu eta inbertsio nagusiei buruzko parte hartze saioa egiten dute urtero. Ze proiektu lehenetsi eta zeintzuk egin eta zeintzuk ez zehazteko baliagarria izaten den batzarra egiten dute herritarrekin. Aurten abenduaren 28an egindo dute, baina aurretik, ekarpenak jasoko dituzte.

Horretarako, datozen egunotan inkestak banatuko dituzte, etxez etxe. Bizilagunek euren proposamenen deskribapen labur bat bete beharko dute orrian. Proposamen horrek zein beharrizani erantzuten dion zehaztu beharko dute, bai eta izatekotan, gairi buruzko beste herrietako erreferentziarik badaukaten ere. Herritarrek abenduaren 15a (domeka) bitartean utzi beharko dituzte auzoetan edo udaletxean dauden udalaren buzoietan.

Parte hartzearen garrantzia. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte udal ordezkariek: “Egiten diren proiektu guztiak kudeatzen gaudenon ideietan oinarrituta barik, herri guztiarenetan oinarritutakoak izatea nahi dugu. Guretzat ere errazagoa eta egokiagoa da denen adostasunagaz egitea. Behintzat iparrorratza noruntz doan jakinaren gainean egon nahi dugu”.

Arkaitz Goikoetxea Munitibarko alkateak azaldu duenez, abendu amaierako hitzordurako herritarrek egindako proposamenak aztertuko dituzte. “Aurreko urteetan gertatu izan zaigu baten bat batzarrera proposamen bategaz joatea, eta hori ondo lantzeko astia edota informazioa ez edukitzea. Proposamena egin eta horrek atzetik zeukan balorazioa ekonomikoa egitea oso gaitza zen, momentuan bertan kuantifikatzea ez baita erraza. Aurten hori zelan bideratu pentsatu eta erabaki genuen ekarpenak hamabost bat egun lehenago aurkezteko aukera ematea. Horrela behintzat batzar horretara proposamenak landuta eroango ditugu”. Horrela, 2020ko aurrekontuetarako aurreikuspena egin eta proiektu desberdinak lehenesteko aukera edukiko du udal gobernuak.

Auzo batzarrak. Bestalde, aurreko asteburuan amaitu zituzten auzo batzarren balorazio positiboa egin dute udal arduradunek.

“Iparrorratz hori norabide egokian mantentzen laguntzen digute auzo batzarrek. Auzo bakoitzean ze beharrizan eta gurari dagoen jakinda, errazagoa da norabide egokia edukitzea”, adierazi du alkateak.

Oro har, auzo guztietan Lea Ibarra Udal Mankomunazgotik uztailean martxan jarritako zabor bilketa sistema berriari buruzko ardura daukatela azaldu du alkateak. Sistema hori hobeto zelan jarri daitekeen galdetu diete herritarrek. “Zehaztutako guneak ez dauden lekuetan zelan bideratu daitekeen zaborraren zatikako batzea esan digute. Gaur egungo auzo guztietan ez daude bilketa guneak, eta herritarrak lehengo sistemagaz ohitura daude. Hau da, etxe aurrean edukiontzi bat edukitzera ohituta daude. Aldaketa hori batzuei errazago egin zaie, eta beste batzuentzat ez da hain erosoa. Beraz, hori konpondu beharreko gauza dela ikusi dugu”.

Bestalde, ia auzo guztietan atera den gaia auzo bideen egoera eta mantenimendua izan da: “Arekak nola garbitzen diren, belarrak zelan ebakitzen diren eta abar galdetu ziguten. Sasoi batean auzo bakoitza arduratzen zen bere auzo bidearen mantenimenduagaz. Krisi sasoiaren aurretik diru publikoa zegoenez, bideak hormigoiagaz asfaltatu ziren, eta ordura arteko auzoen ardura hori bertan behera geratu zen. Orain, ostera ere bideak mantentzeko lehen egiten ez zen ahalegin berezia egin behar da udaletatik”.

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.