Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Abenduaren 14an boxeoa izango da Uni frontoiko protagonista

Bigarren Boxeo Gaua antolatu dute, eta amateur mailan punta-puntan dabiltzan borrokalarien arteko norgehiagokak ikusteko aukera egongo da. Sarrerak salgai daude.

Lehen Boxeo Gaua Markina-Xemeinen. Argazkia: Txorixe
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2019/11/27

Abenduaren 14an, zapatua, bigarren Boxeo Gaua ospatuko da Markina-Xemeingo Uni frontoian. Guztira, hamar borrokaldi eskainiko dituzte amateur mailan dabiltzan punta-puntako boxeo eta K1 modalitateko borrokalariek. Ateak 18:30ean zabalduko dira, baina boxeo jaialdia 19:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude jada Elkar Sport gimnasioan eta Bikale, Naroki eta Eder tabernetan. Harmailetan jesartzeak 10 euroko prezioa izango du, ring aulkietan jesartzeko, berriz, 15 euro ordaindu beharko dira.

Boxeo gau handia izateko asmoz antolatu dute amateur kategoriako bigarren jaialdia. Lehenengoan baino borroka gutxiago egongo direla jakitera eman dute, aurrekoa bezain luzea ez izateko. Hala ere, maila handiko boxeolariak irtengo dira frontoiko kantxan jarriko duten ringera. Horien artean egongo da, oraingoan ere, Ibai Arantzamendi boxeolari markina-xemeindarra. Arantzamendik oraingoan 81 kilokoen kategorian borrokatuko du. Azaldu duenez, pisu handiko kategorian ia aurkaririk ez dauka borrokan egiteko, eta daudenak borrokaldi asko dituzten eta gorputz oso handiko aurkarien kontrakoak dira. Hori dela eta, bi kategoria jaitsi ditu, “borroka gehiago edukitzeko aukerak biderkatu eta esperientzia gehiago lortzen joateko”.

Ibai Arantzamendi entrenatzen gimnasioan. Argazkia: Ibai Arantzamendi

Arantzamendik bederatzi borrokaldi egin ditu orain arte, eta hurrengoa Markina-Xemeingo jaialdikoa izango da. Prestaketekin hasita dagoela azaldu du. “Indarra eta erresistentzia ariketak txandakatzen ari naiz eta azken astean abiadura landuko dut. Entrenamendu gogorragoaz hasi eta moteltzen joaten naiz, borroka egunean sasoian egoteko”.

Arantzamendigaz gainera, Markina-Xemeingo beste bi gaztek parte hartuko dute K1 erakustaldian. Ronald Diaz eta Alex Sosa ariko dira lehenengoa K1eko 71 kg-ko kategorian neurtuko da, eta bigarrena 63 kg-koan. Hoiez gain, beste hamasei neska-mutilek parte hartuko dute Boxeo Gauean.

Guztira, 10 borrokaldi izango dira, bakarra emakumezkoena, eta bakoitzean 3 minutuko 3 erasoaldi jokatuko dituzte. Hauek dira Markina-Xemeingo Uni frontoian ospatuko den Boxeo Gaueko borrokaldiak:

K1

  • 65kg. Imanol/Salah.
  • 63kg. Endika Fernandez/Alex Sosa.
  • 71kg. Anaitz Olaeta/Ronald Patrocinio Diaz.
  • 63kg. Aitor Ibañez/Julian
  • 62kg. Luigi Arana/Mohamed El Mohfoudy.

Boxeo

  • 69kg. Ion/Ramon.
  • 75kg. Ander/Michel Diatta.
  • 69kg. Ibai Purriños/Juan Carlos.
  • 60kg. Katherine Arredondo/ Alazne.
  • 81kg. Ibai Arantzamendi/

Boxeo Gauaren antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete laguntzaileei, aldez aurretik. “Euren laguntzarik barik horrelako jaialdi bat antolatzea ezinezkoa izango zen. Markina-Xemeingo Udalaren laguntza ere eskertu nahi dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.