Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Afari merienda herrikoiagaz ospatuko dute San Andres Eguna Etxebarrian

Zapatuan eta domekan ospatuko dituzte jaiak etxebarritarrek. Urteroko ohiturari jarraituta herriko frontoian elkartuko dira.

Etxebarritarrak taloak prestatzen iluntzeko afari-meriendarako.
Eider Mugartegi
Etxebarria
2019/11/27

Beste urte batez, azaroari amaiera beroa emango diote etxebarritarrek. Urteroko ohiturari jarraituta herriko frontoian elkartuko dira San Andres eguna [azaroak 30] lagunartean ospatzeko. Ohi modura, jolas eta jokoetarako tartea hartuko dute, eta mahaiaren bueltan amaituko dute eguna, afari gozoagaz.

San Andresak zapatuan jausi dira aurten, eta beraz, mezagaz hasiko dituzte. 11:00etan egongo da elizkizuna San Andres Apostoluaren elizan. Ondoren, buztinagaz eskulanak egiteko aukera edukiko dute herritarrek Rosa Mari Etxaberen eskutik. Etxabek gidatutako ekimena 12:15etan hasiko da;  material guztiak prest edukiko ditu frontoian nahi duten guztiek parte hartu dezaten.

Arratsaldean, berriz, jolaserako eta jokorako aukera egongo da. Alde batetik, herri kirol jolasak egongo dira ume eta gaztetxoentzako, eta bestetik, karta jokoan egiteko aukera edukiko dute gazte eta nagusiek. Urtero modura, Briska Txapelketa egongo da herritarrentzat, bi mailatan banatuta: 16 urtetik beherako gazteen mailan eta 16 urtetik gorakoen mailan.

San Andres kartelen lehiaketako sariak ere banatuko dituzte. Ohi bezala, lau mailatan banatuta egon da sariketa. Hurrengoak izan dira irabazleak: Nahia Txurruka Aresti (0-5 urte); Maddi Guenaga Txakartegi (6-9 urte); Nahia Iruguenpagate Arrieta (10-16 urte) eta Arantzazu Ugalde Etxebarria (nagusiak). Horien lanak, aurtengo jaietako egitaraua apaindu dute.

Iluntzeko afari meriendarako talo eta txerrikiak prestatzea dute asmoa. Txistorra, odolostea, urdaiazpikoa eta taloak ez dira faltako, eta horretarako lanean egongo da herritar talde bat arratsaldetik. Kartelen lehiaketako sari banketaren ostean jarriko dira mahaietan herriko ume eta gaztetxoak, eta horien ostean ailegatuko da nagusien txanda.

Ospakizun nagusia zapatukoa izango bada ere, domekan [abenduak 1] Euskara Eguna ospatuko dute jaien egitarauaren baitan. Bota Euskarari gutuna lehiaketako sariak banatuko dituzte hasteko, eta ondoren kopaua egongo da. Arratsaldean berriz, Amets Txurruka Lagunartiek antolatutako ume eta gazteentzako mendi bizikleta zirkuitua egongo da Errekarten. Ume eta gazte, neska eta mutil animatu dituzte 16:00etan hasiko den norgehiagokan parte hartzera. Zirkuitu bat prestatuko dute berdegunean, eta maila ezberdinetan parte hartzeko aukera egongo da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.