Bakene Erkiaga zaldizkoa eta Mikel Aristi txirrindulariaren arteko erronka berezia, Berriatuan
Herritarrek 1953an egindako erronkaren errebantxa antolatu dute. Ekintza zapatuan [azaroak 30] egingo da, 13:00etan hasita. Aita Kurutz ermitatik San Juan ermitara arteko tartea nork lehenago egin izango da erronka.
1953. urtean Oscar Elgezabal txirrindulari profesionala eta Angel Arriola zaldizkoa aurrez aurre neurtu ziren Berriatuan ospatutako erronka polit batean; irabazlea Elgezabal izan zen. Orain, 66 urte beranduago, erronka haren errebantxa antolatu dute, protagonista ezberdinekin. Oraingoan, hain zuzen ere, Bakene Erkiaga zaldizko berriatuarra eta Mikel Aristi txirrindulari profesionala izango dira erronka egingo dutenak. Ekintza zapatuan [azaroak 30] egingo da, 13:00etan, Aita Kurutz ermita paretik hasita.
«Iazko irailean Asterrikan egindako erronkatik tira eginda bururatu zitzaigun erronka hau errepikatzea. Edonola ere, ikuskizun polit bat eskaini nahi dugu oraingoan ere. Protagonista ezberdinekin, erronka errepikatu nahi izan dugu», esan dute antolatzaileek.
Zehaztu dutenez, Aita Kurutz ermitaren paretik San Juan ermitara arteko tartea (330 metro) egin beharko dute txirrindulariak eta zaldiak. Txirrindularia eta zaldia batera aterako dira.
Duela 66 urte egindako erronka “ikusgarria” izan zela esan dute. “Elgezabal ere txirrindulari profesionala zen, eta oraingoan ere txirrindulari profesionala ariko da zaldiaren aurka”. Profesinala izateaz gain, Aristi Euskal Herri mailan esprintean azkarrena dela gaineratu dute.
Erronka «berezia eta polita» izango dela aurreratu dute. «Animatu eta etorri!».
Iaz Asterrikan egindako erronkan ere parte hartu zuen, Erkiagak, Lanbro zaldiagaz. Herriko bost txirrundulariren aurka neurtu ziren, eta Erkiaga eta Lanbro izan ziren irabazleak, hamar segundogatik.