Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markina-Xemeingo Fair Saturdayk Izarbidean elkartearen aldeko doinuak dakartza aurten ere

Bederatzi talde, abeslari eta musikarik parte hartuko dute kontzertu solidarioan. 19:00etan hasiko da zapatuko emanaldia, Mertzedeko elizan.

Izarbidean elkarteko kideak eta Fair Saturday kontzertu Solidarioko partaideak Markina-Xemeingo Topagunean.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2019/11/27

Markina-Xemeingo eta inguruetako abeslari, musikari eta musika taldeek bat egingo dute aurten ere Izarbidean elkartearen aldeko elkartasun kontzertuan. Fair Saturday kontzertu solidarioa ez da edozelakoa izango. Hainbat estilotako artistekin batera gozatzeko aukera ekarriko du musika jaialdi bereziak zapatuan [azaroak 30] , 19:00etan, Mertzedeko elizara.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, Markina-Xemeingo Bertso Eskolako bertsolariek gidatuko dute kontzertua. «Sarrera eta amaiera emango diote, eta tartean, bertsolarien saiotxoa ere egongo da». Musika taldeei dagokienez, berriz, estiloaren arabera txandakatzen joango dira, doinu lasaiagoak eta erritmo arinagoak eskainiz.

Maddi Txurruka tronpeta jotzailea eta Mikel Ansola organo jotzailea izango dira lehenak taularatzen. Organoa bertan egonda, korutik joko dutela azaldu dute. Aurretik ere aritu izan dira elkarregaz musikari gazte biak, eta zapatuko kontzerturako Corelliren (1653-1713) Sonata en Fa. Grave, Allegro, Sarabande, Gigue prestatu dute. «Pieza barroko dotore bat da, elizan entzuteko atsegina», zehaztu du Txurrukak.

Hainbat estilotako artistekin batera gozatzeko aukera ekarriko du musika jaialdi bereziak

Emeki Koralak emango dio jarraipena bikoteari. Hiru abestiko errepertorioa prestatu dute emanaldirako: Beata es, Virgo Maria (Josu Elberdin), Volare (Domenico Modugno) eta Let it shine! (Kari Ala Pollan). Aurreko jaialdian ere parte hartu zuen abesbatzak, eta bigarrenean parte hartzeko gonbidapena ere gogo onez hartu dute.

Pablo Fdez. Arrieta gitarra jotzaile eta konpositore ezagunak ere eskainiko ditu doinu bi: When you wish upon a star (Washington & Harline) eta Bolero de Periko; azken hori artistak berak Batzen Gaituena izenpean kaleratu duen azken diskorako sortutako abesti lasai bezain polita da.

Xua taldeko Nahia Egia, Andrea Pagaegi eta Maria Burgoa igoko dira ondoren oholtzara euskal kantak abestera. Hiru euskal talderenak, hain zuzen: Beiraren Haritzaren memoria, Kerobiren Birak eta Kherau euskal folk taldearen Maritxu.

Rakel Pujanak kanta bi joko dituela iragarri du; Juan Carlos Guerraren Euskaldun baten kantua konposizioa alde batetik, eta Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean kantu ezaguna, bestetik.

Kontzertua doan izango da, baina kutxak egongo dira borondatea emateko

Xemeingo Gazte Ahots Abesbatzako abeslari gazteak ere elkartasun kontzertuaren partaide izango dira aurten ere. Hiru kanta abestuko dituzte: To stop the rain (Folk Song), Ziru Ziru Zira haur euskal kanta eta Itsasoa gara (Ken Zazpi).

Fair Saturday ekimena, Markina-Xemeinen

2018ko Fair Saturday ekimena, Markina-Xemeinen.

Euskal eta britainiar abeslari eta konpositore handi biren pop-rock estiloetako abesti bana eskainiko ditu ondoren Ziortza-Bolibarko Lorea Zulaika kantariak. Gariren Bizitzak eta Michael Kiwanukaren Cold little heart. Eta, azkenik, Itzalak taldeko kideek eta partaide berriek osatu duten K-Band talde berriaren estreinako emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da. Etzikoa talde berriaren lehen kontzertua izango dela azaldu dute, eta kanta berriak eskainiko dituztela aditzera eman dute Andoni Caballero (gitarra), Ivan Sierra (kaxoia), Aitor Osa (gitarra) eta Iñaki Abad (bateria) K-Band taldeko partaideek. «Itxaropen akordeak abestiaren hitzak Sustrai Colina bertsolariak sortu zituen, eta oso kanta berezia da, sakona». Zu izeneko beste kanta bat ere joko du taldeak, eta ezustekoren bat ere egon litekeela aitatu dute.

Kontzertua doan izango da, baina kartoizko kutxa batzuk jarriko dituzte borondatea batzeko. Herritarren ekarpena elkartearen ekintzak antolatzera bideratuko dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.