Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Sportech Koparen sariak banatuko dituzte Markina-Xemeinen

Sari banaketaren aurretik, kopako pilotuen artean karting txapelketa jokatu eta Txus Jaio markina-xemeindarrak eta Ivan Raña galiziar triatletak desafioa lehiatuko dute, kartingeko ibilgailu eta bizikletekin.

sportech kopa Argazkia: sportech /facebook
Aintzina Monasterio Maguregi
Markina-Xemein
2019/11/27

Aurten lehenengoz lehiatu duten Sportech Koparen sariak banatuko dituzte Markina-Xemeingo Kareaga industrialdean, zapatuan, 19:15etik aurrera.

Aurretik, baina, Kopako zortzi taldeen artean Karting txapelketa lehiatuko dute, eta tartean, Txus Jaio herriko pilotuak eta Ivan Raña triatleta galiziarrak desafio bitxia egingo dute.

16:30ean Karting txapelketaren kanporaketekin hasiko dute arratsaldea, eta 17:45etik aurrera jokatuko dute finala. 17:15ean hasita, berriz, Jaio eta Raña karting ibilgailuetan eta bizikletan elkarren kontra ariko dira zein baino zein gehiago, eta 18:00etatik aurrera, solasaldia egingo dute eurekin: «Jaio gure ordezkaririk ezagunena dugu. Raña rally munduan ibiltzen da eta beragaz ere harreman oso ona daukagu. Elkarrizketa modukoa izango da; urtea nola joan den, euren kirol ibilbidea zelakoa izan den, rally munduan duten esperientzia eta antzeko kontuez arituko dira”, azaldu du Josu Ansola Sportech-eko kideak.

Zazpi probak osatu dute kopa, horietatik bost asfaltokoak izan dira eta bi lur gainekoak; hiru Bizkaian lehiatu dituzte, bi Nafarroan eta Gipuzkoan eta Asturiasen bana. Horrez gain, Espainia mailako bi proba lehiatu dituzte: Rally Princesa de Asturias eta Nafarroako lur gaineko txapelketan.

“Proba garrantzitsuenetakoak dira, izen handia daukatenak eta pilotuei gustatu zaie horitan parte hartzea. Espainiako pilotu ezagunekin, maila handiko pilotuekin batera aritzea beraientzat garrantzitsua izan da eta pozik daude.”

Formakuntza. Rallyetako gainontzeko lasterketa eta txapelketen aldean, ezaugarri bereizgarriak ditu Sportech Kopak. Pilotu eta kopilotu denak ibilgailu berdinagaz, Ford Fiesta Sort autoagaz lehiatu dira. Hau da, lehiakortasun berdina edukitzeko, mekanika aldetik ez daukate ezelako desberdintasunik.

Sustapena ere bada ezaugarri nagusia. Izan ere, pilotu gazteei formakuntza emateko helburuagaz egin dute txapelketa. Lasterketak zein autoa nola prestatu behar dituzten, oharrak nola hartzen diren, babesle aldetik euren irudia nola zaindu, detaile guztiak zaintzeko… Hainbat gauza irakatsi dizkiete. “Automobilismo munduan oso zaila da pausoak ematea, batez ere oso garestia delako. Horregatik, kopa ekonomiko bat izatea nahi genuen; ez izatea oso garestia. Eta pilotuentzat lehen pausoak emateko aukera on bat izatea ere nahi izan dugu, beraiek pixkanaka pilotu bezala hazten joateko mundu honetan”.

Asfaltoko eta lur gaineko probak batzen dituen kopa izatea da beste ezaugarri nagusi bat: «Mistoa da; parte hartzen dutenak pilotu konpletuagoak izateko. Normalean hemen asfalto gainean korritzen da, baina, gauzak oso ondo joanda, baten batek Espainia edota Europa mailako txapelketetan parte hartzeko aukera baldin badauka prestatuago joango da. Horietan txapelketa mistoak izaten dira”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.