Bakene Erkiaga zaldizko berriatuarra eta Lambro zaldia izan dira erronkaren irabazleak
Duela 66 urte egindako erronkan txirrindularia (Oscar Elgezabal) izan zen irabazlea. Oraingoan, irabazlea azken metroetan erabaki da. Erkiaga eta haren zaldia segundo bat eta hogei ehuneneko aurretik ailegatu ziren helmugara.
Eguraldiak lagundu ez arren, jende asko erakarri zuen Bakene Erkiaga zaldizko berriatuarrak eta Lambro zaldiak Mikel Aristi txirrindulari profesionalaren aurka egindako erronkak. Azken metroetan, Erkiaga eta haren zaldia izan ziren aurrera hartu zutenak eta erronka irabazi zutenak; zaldia eta zaldizkoa segundo bat eta hogei ehuneneko aurretik ailegatu ziren helmugara.
Kirolariek Aita Kurutz ermitatik San Juan ermitara arteko bidea egin zuten (330 metro). 66 urte atzerago Oscar Elgezabal txirrindularia izan zen erronka hori irabazi zuena. Orduan, zaldizkoa Angel Arriola izan zen. Bada, oraingo errebantxan, zaldia eta zaldizkoa izan dira irabazleak.