Euskara ahotik bihotzera zabaltzeko aldarrikatu dute Munitibarko eskolakoek
Udalerriko eskola umeak frontoian elkartu dira Euskara Eguna musikaz girotuz. 'Euskara ahotik bihotzera' hormalanari azken ukituak eman dizkiote, eta jolas artean, txokolatea hartu dute berotzeko.
Euskararen Eguna ospatzeko kalera atera dira Munitibarko eskolako ikasle eta irakasleak. Euskara ahotik bihotzera horma irudia egiten aritu dira aurreko egunetan, eta gaur eman dizkiote azken pintzeladak.
11:30ean eskolatik irten, eta jolasean, dantzan eta kantuan aritu dira bazkalordura arte, frontoian. Gainera, txokolate jana ere egin dute berotzeko. Azaldu dutenez, eskola barruan ere Euskara Egunari lotutako ekintzak egin dituzte goizean. Besteak beste, bertsoak eta muralak egin dituzte.
Gaurkoa ez da izan baina Euskara Egunagaz lotutako ekintzak bakarra. Domeka eguerdian, Traka Matraka umeentzako musika tailerra egin zuten udal aretoan.