Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

2020 urterako 8,5 milioi euroko aurrekontua onartu dute Lekeition

EAJren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioagaz onartu zuten 8.559.151 euroko aurrekontua. EH Bilduk aldaketa klimatikoari aurre egiteko egindako 50.000 euroko proposamena aurrekontuetan sartu dute.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2019/12/05

2020 urterako aurrekontuak onartu zituen Lekeitioko Udalak astelehenean [abenduak 2] egin zuten osoko bilkuran. EAJren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioagaz onartu zuten 8.559.151 euroko aurrekontua.

Udal Gobernuak aurkeztutako lehen proposamenari herritarren iritzi eta ekarpenak gehitu dizkietela jakitera eman dute. «Guztira 11 ekarpen egon dira, ia denak ontzat emanez», argitu dute. Herritarren ekarpenez gainera, EH Bilduk aurkeztutako aldaketa klimatikoari aurre egiteko proposamena ere aurrekontuetan sartu dute. «50.000 euro bideratuko dira eginkizun horretara».

Aurtengoa baino aurrekontu handiagoa edukiko du datorren urtean Lekeitiok, 122.000 gehiagoko aurrekontua, hain zuzen. Eta, aurrekontu horren lehentasunak gizarte zerbitzuak, hezkuntza, euskara eta berdintasun arloak izango direla jakitera eman dute. Gizarte zerbitzuei dagokionez, etxeetan suteak ez gertatzeko ke detektagailuak jartzeko onuradunen adina 86 urtetik 83ra jaitsiko dutela azaldu dute eta gizarte larrialdietarako eta gizarte programetarako diru sailak zein 18-35 urte bitarteko herriko gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak mantendu egingo dituzte. Bestalde, berdintasun zerbitzuaren maiztasuna bikoiztu egingo da.

Euskarari dagokionez, besteak beste, ikasle etorkinei zuzendutako errefortzuko euskara ikastaro orduak bikoiztuko dira, eta AEKgaz hitzarmena sinatuko dute lokalak berrizteko.

Inbertsioak. Udal aurrekontuaren %9a inbertsioak egiteko erabiliko da. Zehatz esateko, inbertsioen atala 778.500 eurokoa izango da. Proiektu nagusien artean daude futbol zelaiaren lehen fasea (230.000 euro) eta musika eskola egokitzeko azken fasea (190.000 euro). Horrez gain, San Inazio, Aldamiz Etxebarria eta Harbiatx kaleetako argiteria aldatuko dute (60.000 euro).

Hezkuntza alorrean ere hobekuntzak iragarri dituzte. Haurreskolan eta eskolan inbertsioak egingo dituzte, eta Ateako eraikinean dagoen helduen hezkuntzarako gelak egokituko dituzte. Lan horietara guztietara 100.000 euro bideratuko dituzte.

Inbertsioen ataleko beste kopuru bat Ikusgarri zinema aretoan hobekuntzak egiteko izango da (10.000 euro). Besteak beste, argiteria led sistemara aldatuko dute. Gainera, Ikusgarrin egiten diren zinema emanaldi eta beste ekintza kulturalen programazioa mantentzeko laguntza jasoko du Zinemazaleen Elkarteak.

Mendieta Ontziola eta Abaroa dira inbertsioen ataleko beste atal aipagarriak. Horietako bakoitzera 30.000 euro bideratuko dituzte. Apalloako eraikinaren teilatua ere konponduko dute (25.000 euro), eta azkenik, bizikleten bide sarea osatzen jarraitzeko 25.000 euro gorde dituzte.

Herriko kaleak iriste errazagoak egiteko helburuagaz, kaleak berritzera bideratuko dute inbertsioen ataleko kopuru bat. «Herri lanen arloan kaleak iriste errazagoak egiten jarraituko dugu: zebrabideak, espaloiak, argiteria, barandak, lorategiak, zuhaitzen inausketak eta fumigazioak, kalatxorien eta katuen kontrol kanpainak, lekeitiarrentzat uda sasoian aparkalekuak ziurtatzeko sistema eta abar».

Kultura eta kirola. Era berean, kirol eta kultur ekintzak sustatzen jarraituko dutela azaldu dute. «Herriaren garapenerako onuragarriak eta inpaktu ekonomikoa duten kirol ekintzak bultzatzen jarraituko dugu: triatloia, Ondarru-Lekitto lasterketa eta estropadak. Udalak, besteak beste, mendi martxa eta spinning maratoia antolatuko ditu». Gainera, Isuntza arraun elkarteari TKE ligan parte hartzeko laguntza emango diote.

Urtero modura, Kaleka, Euskal Zine Bilera eta San Pedro eta San Antolin jaiak bultzatuko ditu udalak. San Pedro jaien aurrekontuak eta urteko ekintzak antolatzeko kultur elkarteek jasoko dituzten diru laguntzek ere gorakada izango dute. San Pedro jaietarako aurrekontua 24.464 eurokoa izango da, eta San Antolin jaietakoa 113.235 eurokoa.

Pertsonal gastua 3,5 milioikoa izango da, eta udaleko beharginen soldatak igoko dituzte %2an. Gastu arruntek –argiteria, erregaiak, kale garbitasuna, kirol instalakuntzen garbitasuna, eraikinen mantenua– 3,3 milioiko kostua suposatuko dute, eta beste erakunde batzuei egin beharreko transferentziak –Mankomunitatea, Garapen Agentzia, Uema– 803.427 eurokoak izango dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.