Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Emakumezko puntistak Berriatuan batuko dira beste behin

Nesken Nazioarteko Topaketa egingo dute bihartik domekara bitartean, Mendibarrenen. Euren partiduak ikusteko sarrera doakoa izango da.

XISTERAKO NESKEN NAZIOARTEKO TOPAKETA Iazko topaketa. Argazkia: Xistera.
Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua
2019/12/05

Nesken Nazioarteko Topaketa hartuko du asteburu honetan Berriatuak. Euskal Herriko, Frantziako eta Kataluniako puntistak batuko dira, eta Xistera klubaren arduradunek esan dutenez, kinielak eta partiduak (modu tradizionalean zein jokoetara) jokatuko dituzte.

Bihar 17:00etan hasiko dute topaketa. Zapatuan 11:00etan hasiko dira jokatzen, eta domekan, berriz, 10:00etan.

Sarrera doakoa izango da, eta gaur egun zestan dabiltzan emakumezko gehienak ikusteko parada ederra izango dela azpimarratu dute Xisterako ordezkariek.

Gizonezkoen finalak, Tolosan. Bestalde, Tolosan amaituko dute Mutilen Xistera Zirkuituko hirugarren fasea. Zapatuan [abenduak 7] 11:00etan hasiko da pilota jaialdia, eta Mutilen Xistera Zirkuituko hirugarren faseko finala izateaz gain, Jose Inazio Elolaren Seigarren Memoriala ere izango da.

Hirugarren Mailako finalarekin hasiko da jaialdia. Libois eta San Jose, Arakistainen eta Iriondoren aurka jokatuko dute. “Lau pilotariak oso maila onean heltzen dira jardunaldi honetara”.

Jarraian, Bigarren Mailakoen txanda izango da. Urrutia-Haronordoquy eta Gallletebeitia-Garat bikoteak sailatu ziren finalera, baina, azken orduko aldaketa egon da. Lan arazoengandik, Harinordoquyk ezin izango du jokatu, eta bere ordez Ohyenard zuberotarra arituko da, bera izan baita fase honetako hirugarren atzelaririk onena. Xisteraren ordezkariek zehaztu dutenez, maila honetan “Urrutia ari da ezberdintasunak markatzen” azkenaldian. “Donibane Garaziko aurrelaria ikaragarrizko jokoarekin dago, eta min handia egiten du. Hala ere, Galletebeitiak ez dauka eskarmentu faltarik, eta bi atzelariak ere oso seguruak direla kontuan hartuta, final hau ere oso polita iragartzen da”.

Lehen Mailan, berriz, Antxon eta Uranga, Gaizkaren eta Goixerriren aurka aritu dira zein baino zein gehiago. Finalak “oso dotorea izateko” osagai guztiak dituela azpimarratu dute: “Antxon tartean egon da, seguraski faboritoak eurak izango dira. Uranga ere sasoi betean dago, baina aurrean bikote oso arriskutsua izango dute, Gaizka eta Goixeri une oso onean heltzen baitira final honetara”.

*FINALAK:

  1. Libois-San Jose / Arakistain-Iriondo (3. maila)
  2. Urrutia-Ohyenard / Gallatebeitia-Garat (2. maila)
  3. Antxon-Uranga / Gaizka-Goixerri (1. maila)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.