Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pertsona bat atxilotu dute Lekeition, taberna batean lapurretan egiten saiatzea leporatuta

Segurtasun Sailetik argitu dutenez, susmagarria, ustez, Paskual Abaroa etorbideko taberna batean sartzen saiatu da, lapurrretan egiteko asmoz, beste pertsona batek lagunduta.

Paskual Abaroa etorbidea.
Eider Mugartegi
Lekeitio
2019/12/05

Ertzaintzako agenteek 28 urteko pertsona bat atxilotu dute gaur [abenduak 5] goizaldean Lekeition indarrez lapurtzen saiatzea eta agintaritzaren agenteei erresistentzia larria egitea leporatuta. Segurtasun Sailetik argitu dutenez, susmagarria, ustez, Paskual Abaroa etorbideko taberna batean sartzen saiatu da, lapurretan egiteko asmoz, beste pertsona batek lagunduta. Ertzaintzaren patruila agertu denean bigarrenak ihes egitea lortu du.

Goizaldeko laurak inguruan abisu bat jaso dutela azaldu du Segurtasun Sailak. Dei horri erantzunez abiatu da Ertzaintzaren patruila bat esandako lekura eta susmagarrietako bat aurkitu dute Paskual Abaroa etorbideko taberna bateko atearen ondoan. “Handik gutxira, beste susmagarria tabernara sartzeko eskailera burutik irten da, eta bi gizonak korrika hasi dira elkarrengandik bananduz”, azaldu dute.

Egoera ikusita, susmagarrietako baten atzetik joan dira ertzainak, eta berehala harrapatu dute. Beste susmagarriak, berriz, ihes egitea lortu du. “Agenteek tabernako atean indarrez irekitzen saiatu izanaren aztarnak aurkitu dituzte, baina argi zegoen ez dutela barrura sartzea lortu”. Era berean, hurbil dagoen beste denda bateko ateak ere kalte berberak zituela nabaritu dute, eta beraz, agian denda horretan ere sartzen saiatu direla uste du Ertzaintzak, baina ez dutela lortu.

Horregatik guztiagatik, ertzainek susmagarria identifikatu eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.