Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zabalik dago Beteranoen Trinketeko Txapelketan parte hartzeko aukera

2020ko Trinketeko Esku Pilota Txapelketa abiarazi du Akarregi pilota taldeak. XV. txapelketa izango da datorren urtekoa. 40 urtetik gora dituzten inguruetako pilotari guztiak animatu dituzte parte hartzera.

2019ko txapeldunak Iñaki Astigarraga eta Iban Gandiaga. Argazkia: Akarregi pilota taldea
Eider Mugartegi
Lekeitio
2019/12/05

2020an ere martxan egongo da Lekeitioko Akarregi pilota taldeak udalaren laguntzagaz antolatzen duen Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa. Pilotari helduen parte hartzea bultzatu asmoz antolatuko duten hamabosgarren txapelketa izango da datorren urtekoa, eta urtero modura, deialdia 40 urtetik gorako pilotari guztiei zabalik dagoela nabarmendu dute, parte hartzeko gonbitea luzatuz. “2020an, gutxienez, 40 urte bete behar dira”.

Urtero modura, binaka jokatuko dute txapelketa, pilota goxoa erabiliz. “Partaidetza eta adiskidetasuna mantentzeko, kanporaketako partiduetan tantoak ez dira kontutan hartzen, eta berdinketa egonez gero, partida berria jokatzen da”, azaldu dute antolatzaileek. Partidak urtarrileko, otsaileko eta martxoko domeka goizeetan jokatuko dituzte.

Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, herriko kiroldegian edo bestela 94- 624 30 05 telefono zenbakira deituta. Izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 5ean amaituko da.

Euskal Herrira begira. Sei bikotek parte hartu zuten 2019ko lehen hiru hilabeteetan jokatu zen norgehiagokan; Lekeitio, Deba, Mallabia, Elgoibar, Berriatua, Mendaro eta Garzarongoak. Debara eta Berriatuara joan ziren txapelak: Iñaki Astigarraga eta Iban Gandiaga izan ziren garaile eta Jesus Beraza eta German Telleria elgoibartarra eta mallabiarra geratu ziren azpitxapeldun. “Irabazleak txapelketa guztia egin zuten partida bat bera ere galdu barik, eta meritu handiena Astigarragak eduki zuen 65 urte bete ditu-eta aurten”.

Antolatzaileen helburua txapelketa etorkizunean Euskal Herriko beteranoen txapelketa bihurtzea da, eta bide horretan inguruko pilotari guztiak animatzen dituzte norgehiagokan parte hartzera. “Ea Mutriku, Ondarroa, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Munitibar eta eskualdeko jendea animatzen den”.

Aurten, gainera, hamabosgarren txapelketa dutenez, kirol eta kultur ekintza desberdin bat antolatzen saiatuko direla ere aurreratu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.