Errepidean zauritu edo hildako txirrindularien omenezko eskultura ipini dute Markina-Xemeinen
Apirilean txirrinduan zebilela Markina-Xemeinen hil zen Joseba Laino Osaren anaiak egin du eskultura, eta anaiak istripua eduki zuen lekuan ipini du, Kareaga industrigunearen parean.
Xuban Laiño, berak egindako eskulturagaz, Kareaga industrigunearen parean. Argazkia: Xuban Laiño Xuban Laiño Osa ondarrutarrak errepidean zauritu edo hildako txirrindularien omenezko eskultura berezia egin du. Laiñoren anaia (Joseba Laiño) auto batek jota hil zen apirilaren 2an, txirrinduan zebilela, Markina-Xemeingo Kareaga industrigunearen parean. Eskultura eginda, Laiñok bere anaia eta errepidean zauritu edo hildako gainerako txirrindulari guztiak omendu nahi izan ditu. Eskultura errepidetik ikusten da; Joseba Lainok istripua eduki zuen lekuan dago kokatuta (BI-633 errepideko 46. kilometroan).