Errepidean zauritu edo hildako txirrindularien omenezko eskultura ipini dute Markina-Xemeinen
Apirilean txirrinduan zebilela Markina-Xemeinen hil zen Joseba Laino Osaren anaiak egin du eskultura, eta anaiak istripua eduki zuen lekuan ipini du, Kareaga industrigunearen parean.
Xuban Laiño Osa ondarrutarrak errepidean zauritu edo hildako txirrindularien omenezko eskultura berezia egin du. Laiñoren anaia (Joseba Laiño) auto batek jota hil zen apirilaren 2an, txirrinduan zebilela, Markina-Xemeingo Kareaga industrigunearen parean. Eskultura eginda, Laiñok bere anaia eta errepidean zauritu edo hildako gainerako txirrindulari guztiak omendu nahi izan ditu. Eskultura errepidetik ikusten da; Joseba Lainok istripua eduki zuen lekuan dago kokatuta (BI-633 errepideko 46. kilometroan).