‘Bitartean heldu eskutik’ poema liburu ezagun eta sarituaren ostean, ‘17 segundo’ bigarren poema liburuagaz dator besapean Kirmen Uribe idazle ondarrutarra. 2002tik aurrera ondutako 90 poema jaso ditu.
Abenduaren 25ean banatuko dituzte sariak. Bestalde, 'Mendexarrak beharrean' argazki zaharren erakusketa abenduaren 25ean eta 29an eta urtarrilaren 1ean jarriko dute ikusgai.
Artzabal Surf elkarteak antolatuta solasaldia egongo da barikuan Azkue aretoan. Sarrera doakoa izango da.
Bizkaiko Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaile Elkarteak emandako datuen arabera aurten 7.550 erromes igaro dira aterpetxetik.
‘Erroa eta geroa’ dokumentala mimo handiz egin dute Sorginatxurrak taldekoek. Sei emakume batu eta Euskal Herriko emakume baserritarrei ahotsa eman diete, eta tartean dira Lea-Artibaiko bi. Ikusezina edo ikusten ez dena ikusgarri bihurtu dute.
Gastronomia dastaketa eta abereen erakusketa egingo dituzte zapatu eguerdian. Iluntzean, berriz, burduntzian erretako txerriaren pintxoak jateko aukera egongo da.
Berdintasun sailak antolatutako emanaldia indarkeria matxistari buruzkoa da. Emanaldia domekan [abenduak 15] izango da, eta antzerkiaren aurretik kafesnea eta pastak eskainiko dituzte.
Pozik agertu da ETX elkartea lortutako emaitzagaz, izan ere, azken bilketan jasotako kopurua handitu dute.
Musika eskolako ikasleek lau ekintza musikal burutuko dituzte Artibai egoitzako egoiliarren gozamenerako. Lehenengo ekintza bihar eskainiko dute.