Haize ufada handiek kalteak eragin dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Zuhaitzak han eta hemen erori dira, eta hainbat tarteka itxita egon dira. Milloin eta Mutrikun, esaterako, auto ilara handiak sortu dira.
Iragarrita egon arren, haize ufada handiek kalte nabarmenak eragin dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun; hamaikatxo zuhaitz erori dira, eta errepide batzuk ere itxita egon dira tarteka. Edukiontziak, dendetako kanpoko altzariak eta abar hara eta hona ibili dira.
- Mutrikuko sarreran (Yurrita pasa eta gero), zuhaitz bat erori da 05:00ak aldera, eta errepidea moztuta egon da tarte batean. 08:30 aldera oraindik ere auto ilara handiak zeuden.
- Berriatuko Milloin ere auto ilara handiak sortu dira. Izan ere, lekuko baten arabera, zuhaitzak etengabe ari ziren jausten 08:00etan.
- Mutrikun eta Milloin ertzainak egon dira zirkulazioa gidatzen.
- Aulestin ere erori dira zuhaitzak, besteak beste, Urriolarako bidean. Herritarrek HITZAri jakinarazi diotenez, Lekoizen ere erori dira.
- Ondarroan ere zuhaitz bat erori da ertzain etxearen parean.