Lekeitioko Desafioa taldeak mila kilo janari eman dizkie Ama Domingotarrei
Ama Dominikek janaria edota arropak ematen dizkiete bertara eskean etortzen direnei.
Urtero hegaluzearen arrantza antolatzen duen Lekeitioko Desafioa taldeak donazio berezia egin die Lekeitioko Ama Domingotarrei. Taldeak urtero hegaluzearen arrantza lehiaketa antolatzen du, 40 ontzi inguruk parte hartzen dute, eta harrapatutako guztia laguntza emateko erabiltzen da.
Horrela, lehiaketan lortutako irabaziekin 1.000 kilotik gora eman diete elikagaietan Ama Domingotar mojei (Dominikak), beharrizan gehien dituztenen artean banatzeko. Izan ere, Ama Domingotarrek janaria edota arropak ematen dizkiete bertara eskean etortzen direnei.