Urtarrilaren 5ean egingo da XII. Berriatuko Ermitxetatik Ibilaldia
Martxa motza (9,5 kilometro), erdikoa (14 kilometro) eta luzea (21 kilometro) egongo dira aukeran. Egunean bertan izena eman behar da, 08:00etan.
Urtarrilaren 5ean egingo da XII. Berriatuko Ermitxetatik Ibilaldia (II. Rikardo Erkiaga Memoriala). Parte hartzaileek egunean bertan izena eman beharko dute, 08:00etan; irteera 08:30ean izango da. Aurreratu dutenez, hiru ibilbide egongo dira aukeran: motza (9,5 kilometro eta 370 metroko desnibela), erdikoa (14 kilometro eta 600 metroko desnibela) eta luzea (21 kilometro eta 1.000 metroko desnibela).
Izen-emateak 7 euro balioko ditu (oparia eta kopaua barne). Ibilbide luzea egingo dutenek ondoko gailurrak pasako dituzte: Kalamendi, Gorozika (hornidura gunea egongo da), Tontorramendi eta Arrikurutz. Erdikoa egingo dutenek Kalamendi, Gorozika eta Tontorramendi zeharkatuko dituzte. Azkenik, motza egingo dutenek Kalamendi eta Gorozika igaroko dituzte.