Zaldupeko teilatua datorren asterako konpontzea aurreikusi dute
Lanak amaituta, datorren astean kantxa osotasunean eta boulderra erabilgarri egotea espero du udalak.
Haizeak hautsitako Zaldupe udal kiroldegiko teilatua datorren asterako konpontzea aurreikusi dute Hirigintza saileko eta udal kiroldegiko arduradunek. Lanak lehenbailehen hasiko dira.
Haize boladek astelehenean altxatu zuten kiroldegiko kantxako teilatuaren zati bat eta suhiltzaileak bertaratu behar izan ziren kentzera, kalte materialak areagotu baino lehenago. Eta ez zen kalte pertsonalik gertatu.
Astelehenetik kirol kantxaren zati bat itxita dago; ez daude erabilgarri kantxa bere osotasunean eta boulderra. Lanak datorren asterako amaitu eta instalakuntzak erabilgarri egotea aurreikusi dute. Halaber, zehaztu dute Gabonetarako prestaturiko kultur ekintzek “bere horretan jarraitzen dutela, normaltasun osoz”.