Koplaz kopla Gabonen etorrera iragartzen hasi dira Lekeition
Azkue Ikastolako LH eta DBHko ikasleak irten dira gaur herriko kaleetara Marijesiak abestera. Barikuan hartuko dute kanturako txanda Azkueko txikiek eta Lekeitiko Eskolakoek.
Gabonak iragartzen dituzten koplak abestera irten dira gaur goizean [abenduak 18] Azkue Ikastolakoak. Kalejiran ibili dira herriko txoko guztiak Marijesien doinuekin alaitzeko. Ikastola aurrean, Eskolapean, udaletxe aurrean, Arranegin eta Ikusgarri zinema aurreko plazan egin dituzte geldialdiak abesteko.
Errepika eta kopla berriak izan dituzte ahotan aurtengoan, gainera, Azkue Ikastolako LH eta DBHko ikasleek. 1984an Ikastolako kideek Jon Lopategi bertsolariarekin batera egindako koplak moldatu eta eguneratu dituzte Natxi Aranburu, Xabat Galletebeitia eta Manu Ziluagaren laguntzagaz.
Barikuan [abenduak 20] ere irtengo dira Azkuekoak herrian zehar abestera. HH3-5 mailetakoen txanda izango da orduan. Isidro Salinas plazan, Eskolapean eta Ikastolan abestuko dute 10:15etik aurrera.
Ikastolakoak ez dira Marijesiak abestera irtengo diren bakarrak izango. Barikuan [abenduak 20] egingo dute kalejira bai eta ere Lekeitioko Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek herrian zehar. 09:30ean daukate jarrita irteera ordua.